lahaine.org
Nacionales E.Herria, Nacionales PP.Catalans :: 13/12/2016

Aski da! Errepresioaren aurrean desobedientzia!

Askapena
Ezker Independentistaren kontra joateko ez dute inolako konplexurik izan Generalitateko agintariek.

Atzoko egunez, Herrialde Katalanetako Ezker Independentistako bost kideren kontrako operazio poliziala egin zuten Escuadra Mossoek. Horietatik bik Madrilen deklaratu behar izan dute.

Duela hilabete eskas jakin genuen nola 2012 urteko Greba orokorraren harira ezker independentistako beste 3 lagunek epaiaren zain jarraitzen duten. Kasu honetan ere, Mossoak direlarik protagonistak. Guzti hau, Printzipateko prozesu independentistaren erdian.    

Argi dago, Herrialde Katalanetako Ezker Independentistak, min ematen duela, baina ez bakarrik Errege familian edota Madrileko Gobernuan, baizik eta baita bertako burguesian ere.

Horrela, beste behin ere, Ezker Independentistaren kontra joateko ez dute inolako konplexurik izan Generalitateko agintariek. Independentzia eza, etsaia egurtzeko denean, ez baita bihurtzen inolako arazo. Beste behin ere, klase aliantzari, aliantza nazionalari baino garrantzi gehiago ematen diola erakutsi du Kataluniako Burgesiak.

Hala ere, beste behin ere, Ezker Independentistako kideak desobeditzeko deia egin dute ozen, bai kalean baita parlamentuan ere. Independentzia praktikan posiblea dela erakusten hari dira behin eta berriro, horrek dakartzan ondorioak asumituta ere. Horregatik, Askapenatik, elkartasun osoa erakutsi nahi diegu atxilotu eta atxilotzeko arriskuan daudenei, nola Ezker Independentista osoari.
Beldurrik ez dutuela erakutsi digute, ez dutela erregerik onartzen eta aurpegia emateko prest daudela. Horregatik zuekin batera jarraituko dugu borrokan!

Aski da!
Atxilotuak Askatu!
Errepresioaren aurrean desobedientzia!
Gora Herrialde Katalan askeak!
#NiReiNiPor

www.askapena.org

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal