lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ2T

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

25/10/2017 :: Nacionales PP.Catalans, Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] La paz se gana a hostias

x Sendoa Jurado García
El pacifismo burgués se ha instalado en el subconsciente del pueblo hasta límites que serían cómicos si no fuera por lo dramático de la situación.

[Euskara]

Bakea ostiaka irabazten da

Sendoa Jurado García – Bakezalea

Egoeraren dramatikotasunagatik ez balitz komikoak irudituko litzaizkigukeen mugetaraino sartu da pazifismo burgesa herriaren subkontzientean. Estatuak herriari biolentziarik umiliagarriena ezartzea ere, herriak baketsua izateari uzteko inoiz ez dela aitzakia dioen pazifismo horixe da. Katekesiko pazifismo hura da, boteretsuaren aurrean errebelatzen denarentzat zigorra eskatzeko orduan ‘begia begi truk’ defendatzen duena, baina zapalduari beste masaila jartzea eskatzen diona otzan jarrai dezan.

Euskal Herrian hamarkadak daramatzate alamena ematen ‘Biolentoak vs. Demokraten’ kontu horrekin eta azkenean ziria barruraino sartzen da, noraino, dagoneko nahiago dugula ostiaka hil gaitzatela biolentoak garela esan dezatela baino. Eta demokraten gure etiketa berriaz gozatzen dugun bitartean, borrokaren garra itzaltzen da preso gaixoen bizitza itzaltzen den erritmo berean, eta manifestazio jendetsuak edota txikiak egiten ditugu hurrengo funeralaren ibileran, igandetan pipak jatearen ibileran, gure zainetatik dabilen hortxatak markatzen duen ibileran. Gero bagoaz etxera eta albiste batek suminez bete ondoren beste paseo bat emateko beharra sentitzen dugun arte ez gara berriz aterako.

Azken hilabetean zehar Catalunyan ere ikusten ari gara esaten dudanaren adibide garbia. Urriaren 1ean independentziaren erreferendumean egoteko plazera izan nuen eta, bertan, seguruenik ordura arte inoiz mobilizatu ez zen jendea ikusi ahal izan nuen oldarraldi polizialei eusten, irrikatzen duen hori duintasunez eta harrotasunez defendatzen. Estatuaren erantzun gisa, gehiegikeria poliziala, komunikabideetan sartzea, legez kanporatzeak, atxiloketak, kartzelaratzeak… Tira, gure biolentziak demokraziari eraso egiten zionaren aitzakiapean Euskal Herrian hain aspalditik gertatzen ari dena, orain Catalunyan hautetsontziak jartzea euren legediari (geroago hitz egingo dut honi buruz) eraso egiten dionaren aitzakiapean.

Eta Estatuaren etengabeko indarkeriaren testuinguru horretan, alderdi politiko independentisten ordezkarien ahotatik ezin konta ahala aldiz entzun dugu ez dela probokazioetan erori behar, Nazioarteko Komunitatea delakoa ohartuko dela biolentoak besteak direla eta katalanen eskubide demokratikoak defendatuko dituela. Ororen gainetik ‘gent de pau’ izatearen irudia mantendu. Eta bitartean, buruak irekitzen dizkiguten armak finantzatzen dituzten banku horiek, miloika interes kobratzen dizkigutenak aldez aurretik ingresatu diegun dirua mailegatzeagatik, badoaz Catalunya miserian hondoratzeko xantaia egiten.
Eta beste batzuen lanaren plusbalioarekin edo haien arbaso frankisten herentziei esker aberastu ziren enpresariek, langileriak beraiek nahi duena ez badu egiten, badoazela diote, horrelakoa delako haien demokrazia, era guztietako biolentzian oinarritutakoa, delarik fisikoa, psikikoa ala aurreko biak barnebiltzen dituen ekonomikoa.

Eta bake jendea garenez, errepublika sozialista batean produkzio baliabideak langileriaren eskuetan geldituko zirela eta hortaz mehatxu horiek hitzontzikerian geldituko liratekeela defendatu beharrean, argudio ergelak eta Europar Batasunak hau ala bestea egingo lukeela esaten tematzen gara. Errepublika sozialistari buruz hitz egiteak kapitalismoarekiko gerra egoera batean kokatzen gaitu ezinbestean, gerraren bitartez konpondu delako historikoki kontraesan hori, eta horrek bertigoa sortzen digu badakigulako Espainiako Estatuak Donbassen antzera bonbardatutako Catalunya bat nahiago duela Catalunya independente eta sozialista bat baino. Guk, bake jendea garen hauek, ez daukagu argi kasu horretan ez ote den hobea izango azpiratuta jarraitzea, agian askatasunak ere ez duela horrenbeste balio.

Horretaz ari garela, oraindik EBren parte den Catalunya horretan lo egiteko lekurik ere ez zuten etxegabe pilo ikusi nuen, eta txiro elbarri bat ikusi nuen zeinek hain usain txarra jariotzen zuen euliak zeramatzala etengabe inguruan bueltaka, eta ez kaka delako, Catalunya kapitalista eta espainiarrak kaka bezala tratatzen duelako baizik. Hau ere bortizkeria da, eta txarrenetakoa. Ez dago inongo independentziari itxaron beharrik miseria ikusteko.

Ezbairik ez dago biolentzia azken aukera izan behar duela beti, lehenago gainontzeko bideak aztertu behar direla, eta Catalunyako herriak ezin hobeto egin du hori espainiar Estatuaren izaera faxista agerian utziz. Bere jarrera baketsuari esker lortu du, eta ondorioz ez naiz ni izango katalanei zer egin behar duten esango diena, soberan erakutsi baitute ez dutela inoren aholkurik behar bidea jorratzen jarraitzeko. Eskatzen diedan gauza bakarra da ez dezatela onartu errepresioa normalizatu dadila eta ez dezatela ahaztu euren burua defendatzea haien eskubidea dela, beste bat hainbesteren artean, eternalki kriminalizatutako beste eskubide bat.

Arestian esan dut espainiar Estatuaren legeei buruz hitz egingo nuela, nahiz eta gehiegi ez naizen luzatuko guztiok dakigulako frankismoaren zein militarren bolboraren babespean jaiotako Konstituzio batean dutela sorburua. Legeak gelako matoiak egiten ditu, beste behin ere indartsuenak egiten ditu eta, gainera, haien bitartez bermatzen du besteengandik abusatzen jarraitu ahal izango duela nahi duen bakoitzean, horretarako asmatu baitituzte espainiar Konstituziaren 2., 8.
eta 155. artikuluak, eta beste batzuk ere. Labur esanda, estatu kapitalistek haien legeak ostiaka inposatzen dizkigutenez, gure inguruan pentsaera iraultzailea sortu nahi dugunoi tokatzen zaigu defendatzea justiziari lekua ken diezaiokeen legerik ez dagoela, eta justiziarik gabe ez dela bakerik egongo.
Eta bakerik ez dagoenetan justizia irabazten dela gure etsaiei, gutxienez, beraiek guri ematen diguten kolpeen kopuru berbera emanez. Eskubideak irabazteko legeren bat hautsi beharra dago beti.

Ezin ditut aipatu gabe utzi ere sistema faxista baten aurrean gaudela edo frankismoaren antza duela esatea aurpegiratzen diguten sasi-bakezale horiek. Diotenaren arabera, hori esatea dagoeneko bizi izan zenari larritasuna kentzea da, eta dagoena demokrazia gabezi bat dela. Antza, faxismoa salatzeko gure gorpuak hobi komunera botatzen dituzten arte itxoin behar dugu. Gogorarazi besterik ez diet egin nahi faxismoa testuinguru bakoitzera moldatzen dela bere interes propioen arabera, eta gaur egungo kazikeak frankismo garaiko kazikeen seme-alabak direla. Egiaztatu nahi duenak egungo aberatsen leinua pixka bat ikertzea besterik ez du eta kasu gehienetan frankisten dinastia bat topatuko du. Edozein kasutan, estatu bat faxista den zehazten duena ez da bere oraingo errepresio maila, baizik eta erabiltzeko prest dagoen biolentzia mailak eta helburuek.

Argipen bat egin nahi dizuet espainiar Estatuan preso politikoak existitzen direla jakin berri duzuenoi, izan ere badira 80 urte baino gehiago etenaldirik gabe existitzen direla: badaude anarkistak, komunistak eta independentistak. Batzuek indarkeria erabili zuten euren ibilbide militantean zehar (beti defentsiboa estatu indarkeriaren aurrean), beste batzuek ez, baina guztiek daramate faxismo instituzionalari aurre egin izanaren ohorea eta beraiekiko amnistiaren merezimendua. Amnistia bezalako konponbide global baten ezean, bere zentzurik zabalenean, hau da, errepresaliatuen existentziaren sustraian dauden arrazoiak konpondu gabe, historia hau behin eta berriz errepikatuko da.

Bukatzeko, Euskal herriko egoera ekarri nahiko nuke berriro gurera. Euskal preso politikoen alorrean lan egiteagatik 48 pertsonaren aurka egindako eskaera fiskalen berri izan dugu azken egunotan, haietako batzuk 20 urte baino gehiagokoak. Egungo desadostasun politikoen gainetik, nire elkartasuna errepresioaren aurrean eta astakeria berri honen kontrako salaketa. Jarraian, akusatuak agian bat etorriko ez diren baieztapen bat (ala bai, nik ez dudalako haien ahotan jarriko esan ez duten hitzik): errepresioa moldatzen da, baina testuinguruen gainetik errukirik gabe aplikatzen da, eta hori dela-eta kartzelak husteko modu bakarrak etsitzea ala irabaztea dira. Inork ez daukala etsitzeko intentziorik ulertzen dut (niri ere ez zait gustatzen inork leporatu diezadala esan ez dudana esan izana), eta horregatik mundu guztiari irabazi arte borroka egiten jarraitzeko gonbitea luzatu nahi diot. Aspaldi sartu ginen istilu honetan eta dagoeneko ez du atzera bueltarik.

Agian egunen batean, goiz espero dezagun, konturatuko gara zapaltzen gaituztenek ez dutela egiten mina egiten digutela konturatzen ez direlako. Agian enteratuko gara erreprimitzen bagaituzte haien pribilegioak mantentzeko orduan emaitza ona ematen dielako dela, eta soilik guk errebelatzeko sentitzen dugun bezainbesteko beldurra sentitzen dutenean, soilik orduan, negoziatu nahi izango dutela dena ez galtzen saiatzeko eta hasierako puntura itzultzeko. Hain guratsua delako bakea ostiaka irabazi behar dela.

________________

[Castellano]

La paz se gana a hostias

Sendoa Jurado García - Pacifista

El pacifismo burgués se ha instalado en el subconsciente del pueblo hasta límites que serían cómicos si no fuera por lo dramático de la situación. Es ese pacifismo que dice que el hecho de que el Estado someta al pueblo a la más humillante de las violencias no puede ser nunca excusa para que el pueblo deje de ser pacífico. Es ese pacifismo de catequesis que defiende el ‘ojo por ojo’ para pedir castigo hacia quien se rebela contra el poderoso, pero que le pide al oprimido que ponga la otra mejilla para que se siga manteniendo sumiso.

En Euskal Herria llevan décadas dándonos la matraca con aquello de ‘Los Violentos vs. Los Demócratas’ y al final el mensaje acaba calando, hasta el punto de que ya preferimos que nos maten a hostias a que nos califiquen de violentos. Y mientras disfrutamos de nuestra nueva etiqueta de demócratas, se apaga la llama de la lucha al mismo ritmo que se apaga la vida de los presos enfermos, y hacemos manifestaciones masivas o pequeñas al paso del funeral que viene, al de pasear comiendo pipas los domingos, al que marca la horchata que corre por nuestras venas. Después a casa y hasta la próxima vez que una noticia nos llene de indignación y necesitemos dar otro paseo.

Durante el último mes estamos viendo también en Catalunya un claro ejemplo de esto que digo. Tuve el placer de estar en Barcelona el 1 de octubre durante el referéndum de independencia y allí pude ver resistiendo cargas policiales a gente que seguramente hasta hace poco no se había movilizado nunca, con dignidad y orgullosa de defender aquello que anhela. Como respuesta del Estado, abuso policial, entrada en medios de comunicación, ilegalizaciones, detenciones, encarcelamientos… Vamos, lo que lleva tanto tiempo pasando en Euskal Herria bajo la excusa de que nuestra violencia atentaba contra la democracia, ahora en Catalunya bajo la excusa de que poner urnas atenta contra su ley, de la que luego hablaré.

Y en ese contexto de permanente violencia de estado, hemos escuchado en infinidad de ocasiones a los representantes de los partidos políticos independentistas que no hay que caer en provocaciones, que la llamada Comunidad Internacional se dará cuenta de que los violentos son los otros y defenderán los derechos democráticos de los catalanes. Ante todo mantener la imagen de ser ‘gent de pau’. Y mientras, esos bancos que financian las armas con las que nos abren la cabeza, esos que nos cobran millones en intereses por prestarnos el dinero que previamente les hemos ingresado, se marchan chantajeando a Catalunya con sumirla en la miseria. Y los empresarios que se hicieron millonarios a costa de la plusvalía del trabajo de otros y otras o de las herencias de sus antepasados franquistas, dicen que se marchan si la clase trabajadora no hace lo que a ellos les da la gana, porque así es su democracia, una basada en todo tipo de violencia, ya sea física, psíquica o económica, que abarca las dos anteriores.

Y como somos gente de paz, en vez de defender que en una república socialista los medios de producción quedarían en manos de la clase trabajadora y esas amenazas se quedarían en palabrería, nos empeñamos en dar argumentos estúpidos y en decir que la Unión Europea haría esto o lo otro. Hablar de república socialista nos pone irremediablemente en una situación de guerra ante el capitalismo, porque por medio de la guerra se ha resuelto históricamente esa contradicción, y nos da vértigo porque sabemos que el Estado español prefiere una Catalunya bombardeada como Donbass que una Catalunya independiente y socialista. Nosotros, que somos gente de paz, no tenemos claro si en ese caso no será mejor seguir sometidos, que igual la libertad tampoco vale tanto.

Por cierto, que en esa Catalunya que aún forma parte de la próspera UE vi por todas partes gente sin un techo bajo el que dormir, vi a un indigente minusválido que olía tan mal que las moscas no paraban de rondarle, y no porque sea mierda, sino porque como mierda le trata la Catalunya española y capitalista. También esto es violencia, y de las peores. No hace falta esperar a ninguna independencia para ver miseria.

Está claro que la violencia ha de ser siempre la última alternativa, que antes es necesario explorar el resto de vías, y el pueblo catalán lo ha hecho de manera ejemplar dejando al descubierto el carácter fascista del Estado español. Lo ha hecho gracias a su actitud pacífica, por lo que no seré yo quien diga a los catalanes lo que tienen que hacer, ya que han demostrado sobradamente que no necesitan los consejos de nadie para seguir haciendo camino. Sólo les pido que no acepten que la represión se normalice y que no olviden nunca que defenderse es su derecho, uno más entre tantos, uno más de los eternamente criminalizados.

Decía antes que hablaría de las leyes del Estado español, aunque no me extenderé porque todos sabemos que emanan de una Constitución nacida al amparo del franquismo y de la pólvora de los militares. Las leyes las hace el matón de la clase, una vez más las hace el más fuerte y encima garantiza por medio de ellas que podrá seguir abusando del resto cada vez que le dé la gana, que para eso se han inventado los artículos 2, 8, 155 y algunos otros de la Constitución española. En definitiva, que como los estados capitalistas nos imponen sus leyes a hostias, a quienes queremos crear en nuestro entorno una mentalidad revolucionaria nos toca defender que no puede haber ley que suplante a la justicia y que sin justicia no hay paz. Y donde no hay paz la justicia se gana dando a nuestros enemigos, por lo menos, tantos golpes como ellos a nosotros. Para ganar derechos siempre hay que saltarse alguna ley.

Tampoco puedo dejar de mencionar a esos pseudo pacifistas que nos echan en cara que digamos que estamos ante un sistema fascista o que se parece al franquismo. Dicen que eso es quitarle gravedad a lo que ya se ha vivido, y que lo que hay es un déficit de democracia. Parece ser que para denunciar el fascismo hay que esperar a que tiren nuestros cadáveres a las fosas comunes. Sólo quiero recordarles que el fascismo se amolda a cada coyuntura según su propio interés, y que los caciques de ahora son los hijos de los caciques del franquismo. El que quiera comprobarlo sólo tiene que indagar un poco en la estirpe de los ricos de ahora y en la mayoría de los casos encontrará una saga de franquistas. En cualquier caso, lo que determina si un estado es fascista no es su nivel de represión actual, sino la violencia que está dispuesto a usar y los fines con los que lo hace.

Quiero haceros una aclaración a quienes acabáis de descubrir que en el Estado español existen presos políticos, y es que hace más de 80 años sin interrupción que existen: los hay anarquistas, comunistas e independentistas. Algunos usaron la violencia a lo largo de su militancia (siempre defensiva ante la violencia de estado), otros no, pero todos comparten el honor de haber hecho frente al fascismo institucional y el merecimiento de la amnistía total para ellos y ellas. Sin una solución global como la amnistía en su sentido más amplio, el de solucionar de raíz las razones por las que existen los represaliados, estaremos condenados a que esta historia se repita siempre.

Para terminar quisiera volver referirme a la situación de Euskal Herria. Acabamos de saber de las peticiones de cárcel contra 48 personas por su trabajo en el ámbito de los presos políticos vascos, algunas de ellas de más de 20 años. Por encima de los desacuerdos ideológicos actuales, mi solidaridad ante la represión y la denuncia de esta nueva burrada. A continuación una afirmación que los acusados tal vez no compartan (o sí, porque no pondré yo palabras que no hayan dicho en su boca): la represión se amolda, pero por encima de coyunturas se aplica sin piedad, y es por ello que las únicas maneras de vaciar las cárceles son ceder o ganar. Entiendo que nadie pretende ceder (a mí tampoco me gusta que me acusen de decir lo que no he dicho), por lo que hago una invitación a todo el mundo a seguir luchando hasta ganar. Hace tiempo que nos metimos en este lío y ya no tiene vuelta atrás.

Tal vez algún día, esperemos que pronto, nos demos cuenta de que los que nos pisotean no lo hacen porque no sepan que nos hacen daño. Tal vez nos enteremos de que si nos reprimen es porque les da resultado a la hora de mantener sus privilegios, y que solamente el día que sientan tanto miedo como sentimos nosotros a rebelarnos, sólo entonces, querrán negociar para tratar de no perder todo y volver al punto de partida. Porque tan caprichosa es la paz que hay que ganársela a hostias.

 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ2T

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal